NOR GARA

Getxoko Aixerrota Boleibol Kirol Taldea 1999an sortu zen. Klubaren sorrera Getxoko Aixerrota BHI ikastetxe publikoan antolatutako eskola-kiroleko boleibol taldeek bultzatu zuten. 

Gure klubaren helburu nagusiak boleibolaren bidez gazteen kirola eta euskararen erabilera sustatzea dira. Jokalari gazteeen hastapenean eta garapenean zentrazen gara, eta eskola-kirolean zein kirol federatuan lehiatzen diren taldeak ditugu.

Gure filosofia lehiatzen den bezala entrenatzearen aldekoa da. “Entrenatzen duzun bezala lehiatuko duzu”, horregatik entrenamenduan lehiaketaren baldintzak sortzen saiatzen gara. Gure entrenamenduak jokoan oinarritzen dira.

Eskola-kirolean, Getxoko Aixerrota BHI ikastetxeko ikasleek osatuko dituzte gure taldeak. Bigarren hezkuntzako ikastetxea izanik gure taldeak infantil mailatik gora antolatzen dira. Ez daukagu hitzarmenik lehen hezkuntzako ikastetxeekin, beraz eskola-kirolaren ardura ikastetxe bakoitzarena da.

Lehiaketa arloan, eskola kirolean hainbat aldiz lehiatu gara Euskal Autonomia Erkidegoko mailarik gorenean.

Estatu mailan finala jokatzera heldu izan gara baita ere.

Kirol federatuari buruz, esan beharra dago gure asmoa gure harrobiko jokalariekin jokatzea dela, gure eskola kiroleko taldetan garatutakoak. Honela, normalean nagusien mailan euskal 1. eta 2. mailetan aritu izan gara, eta inoiz, estatu mailan ere jokatu izan dugu.

Euskadiko gazte mailako txapelketetan ere lehiatzen gara, emaitza onak izan ohi ditugula.

Azkenik, ezin dugu ahaztu, ea hasieratik hondartza boleibolaren zaletasun berezia izan dugula. Hainbat urtetan hondartza naturalean aritu ondoren, gaur egun entrenatzeko zelai artifiziala dugu. Honek neguan entrenatu zein lehiatzeko aukera eman digu, gure hondartzako jardueren luzapena erraztuz.

Eskola-kirolean, Bizkaiko federazioak maiatza eta ekainean antolatzen duen zirkuituan hartzen dugu parte. Emaitza aldetik, gazte maila honetan estatuko txapeldunak izatera heldu izan gara.

Federatuan maiztasun handiz lehiatu izan gara, Euskaiko txapelketak, beste federazio batzuk antolatutako zirkuitu eta txapelketa ofizialak, besteak beste, Espainia eta Frantziako federazioek antolatutakoak, eta baita ere nazio arteko erakundeek antolatutako frogetan (WEVZA, CEV eta FIVB).