2008-04-26

Lekeitio, Galdakao eta Fortuna dominak jasotzen

Galdakaon ere Aixerrota Euskadiko txapeldun


Egun handia Getxo Aixerrota boleibol kirol taldearentzat. Galdakaon ere irabazi dugu Euskadiko txapelketa. Aurkariak Galdakao, Lekeitio eta Donostiako Fortuna izan dira. Guztitara, 9 set jokatu dituzte gure kadeteek eta bederatziak irabazi:
Getxo BKT - Donostiako Fortuna: 25-20, 25-16, 25-10.
Getxo BKT - Lekeitio: 25-9, 25-18, 25-5.
Getxo BKT - Galdakao: 25-20, 25-22, 25-20.

Uste baino aiseago irabazi dugu set guztietan. Hona hemen argazki batzuk. Dena den, gogoratu argazki guztiak Flickr.com gunean daudela getxobkt etiketapean. 48 argazki daude orotara. Tamaina handian ikusteko edo deskargatzeko, gogoratu klik egin behar duzuela argazkietan.