2008-10-26
Getxo Aixerrota nagusi Faduran
Getxoko gazteak eta kadeteak nagusitu egin dira gaurkoan. Kadeteek 3-1 irabazi diete Cabezón de la Sal herriko kantabriarrei. Partidu ederrak ikusteko aukera izan dugu eta azkenean gureak irten dira garaile. Zorionak kantabriarrei egindako jokoagatik eta adoreak gure neskeei gaur bezala jokatzen segitzeko. Euskal Ligako 4 partiduetarik bat baino ez dute galdu. Hernani eta Donostiako Fortuna taldeekin gertatu zen bezala, gaur ere nagusitasuna Getxo Aixerrotarena izan da kantabriarren kontra. Ikus dezagun partiduaren foto-bideoa.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada