2007-11-25
Burgosko bideoa
Ea zuen gustukoa ote den. Hona hemen 200 argazki baino gehiago Burgosko partiduak eta egonaldia gomutan edukitzeko. Albertok bideo honen kopia dauka DVD kalitatean zuen telebistaparailuan ikusi ahal izateko. Beraz, kopiak egin daitezke. Beste zapore batean ere daukazue eskuragarri bertsio luzeagoan. Iraupena: 02:48.
Burgostarrak poloniarren aurka
Burgosko unibertsitatea Espainiako boleibol talderik onenen artean dago eta Europako lehiaketako partidua jokatu du gaur El Plantiako kiroldegian Poloniako talde indartsu baten aurka. Gogora dezagun poloniarrak Europako egungo txapeldunak direla. Icaro talde poloniarrak eta Burgosko Unibertsitateak partidu ikusgarria opa diete gure neskei. Azkenean, hiru setetan nagusitu dira poloniarrak, nahiz eta Burgosko neskek bikain jokatu duten eta ia-ia irabazi bi set. Partidu ona Getxo BKTeko neskek ikus dezaten. Hona hemen argazkiak.


2007-11-24
Burgosa joandako zaletu getxoztarrak
Burgosko partidu parekatuak
Burgosko partiduak zirarragarriak izan dira. Txikiek irabaztea lortu dute, kadeteek, ostera, gutxigatik galdu dute bostgarren setean 15 puntutara jokatutako partiduan. Arratsaldean, gure jokalariek neska nagusien partidu handia ikusi dute Burgosko Unibertsitateak Poloniako talde indartsua eduki baitu aurrean. Hona hemen argazki batzuk.



2007-11-18
San Inazioko partiduetako argazkiak
Larunbat honetan Bilbaoko San Inazio auzunean aritu dira gure neskak. Bertako Jainkoaren Ama ikastetxeko nesken aurka aritu dira. Aixerrota erraz gailendu da. Hona hemen bertan hartutako irudi batzuk.Argazkiotan klik eginez gero tamaina handia ikusi ahal dira.






Etiketak:
Jainkoaren Ama,
San Inazio
2007-11-11
Sestaoko Iberian lehian
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
